Orrialde:Lopez 1782.djvu/111

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<110>

aitzindu tuzu zure hitzaren meditatzeko, argitzian xerkatzen zitut. Iskiriturak erraiten dizi gizon justuak bere bihotza Jinkoari emanen diela hartan iratzarturik egoiteko, zeren otoitzan ezpaitu lo egon behar, ez xoilki gorpitzez present izan, eta bihotza beste gauzetarat barreaturik uken. Hori Seindiek deitzen dizie bihotzaren loheriña, eta hori otoitzaren untsa egiteko puxulu net handi bat duzu; ezi bihotza hala erdi lo doonian, nehor ezthieitezu egon behar den respethian Jinkoareki mintzazeko. Bena zerk emaiten du Jinkoaganako respetu hura justuaren ispirithian, bezik ere haren presenzian dela goguan erabilthiak eta Jinko handiaren aitzinian bere otoitza egiten diela orhitziak? Reflexione horrek bihotza bere beithala biltzen dizi eta atenzione berheziago bat eraiten bere otoitzan galdeiten thien gauza guzier. Horra nola behar giren preparatu eta zer seindimendutan jarri behar giren otoitzeko.

Orai, dugun ikuz justuak egiten dien otoitza. Ispiritu Seindiak erraiten dizi: ahua idekiko du otoitzan eta otoituko bere bekathien barkamendiaren jardiresteko; erran nahi baita, bere bekathiez ahalge eta dolumen hartuko eta aboro bekaturik ez egiteko finki resolituko. Horra nola egin behar dugun gure otoitza eta Jinkoaren grazia gure gañera erautsarazi. Eztuzu