<112>
zure obra hunak oro oferithuz; eta halaz intsea zite hareganik jardirestera egiasko bertuthen dohaiñaren, bena harekilako unione anitz altxatu eta perfeitaz den bezanbat, igurika zazu Jingoak berak hartara altxa zitzan.
Erraiten dizie, Jesuista fraide zahar bat, debozioniari emana zelakotz anitz estimathia zen bat, salbamenduko bidian net jakintsia, egon izan zela hogei urthez bere otoitzetan eta beste eginbide ispiritualetan bere bekathiez dolumen hartzen, otoitza altxathiago batetara igaran gabe. Gu, aldiz, konbertitu giren bezain sarri gure bekathiez dolu hartzen berheala eneatzen gituzu, eta nahi diizi Jinkoarekilako amoriorik gorenera igaran. Zimendiak untsa barna eta segur izan behar zi etxiaren hain gora alxatzera menturatzeko. Bere bekathiez orhitzetik eta heen dolumenesko seindimendietan finkatzetik anitz prootxu eta abanthailha nehork idokiten dizi, bena oroz gañekua duzu, zeren hartan idireiten baitugu eremedio anitz hun bat bekatura erortetik begiratzeko: ezi bekathiaren hazthiatzen beti ari dena, oren oroz egin thienez ahalge seindu bat hartzen dienak eta beti Jinkoa ofentsathusko dolian irauten dienak, untsa urrun diagozu berris haren ofentsatzetik. Hartakotz ere Seindiek ziozie, zunbait persona, debozioniari eta otoitza