16 Baina Jesusek erran ziezén: Eztute joaiteko mengoarik, eiezue zeurok jatera.
17 Eta hek diotsote: Eztiagu hemen borz ogi eta bi arrain baizen.
18 Eta hark erran ziezen: Ekhaztazue huna.
19 Eta populua belhar gainean jartera manaturik, eta borz ogiak eta bi arrainak harturik, begiak zerurat goititurik, graziák renda zitzan, eta hautsirik eman zietzen diszipuluei ogiak, eta diszipuluék jendetzei.
20 Eta jan zezaten guziék, eta resasia zitezen. Eta goiti zitzaten zathi soberatuetarik hamabi saski betherik.
21 Eta jan zutenak ziraden borz milla gizonen ingurua, emazteak eta haurrak gabe.
22 Eta bertan Jesusek bortxa zitzan bere diszipuluak unzian sartzera, eta haren aitzinean berze aldera iragaitera, populuari konjit lemon bizkitartean.
23 Eta konjit emanik populuari, igan zedin mendira bereziki, othoitz egin lezanzát. Eta arrastu zenean ber-bera zen han.
24 Eta unzia ja itsasoaren artean zen, bagéz tormentatua, ezen haize kontra zen.
25 Eta gauaren laurgarren beillán joan zedin hetara Jesus, itsas gainez zabilala.
26 Eta hura ikhusirik itsas gainez zabilala, diszipuluak trubla zitezen, erraiten zutela: Fantosma bat da, eta beldurtiz oihu egin zezaten.
27 Baina bertan minza zekién Jesus, zioela: Sporza zaitezte; ni naiz, etzaretela beldur.