Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/97

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


28 Eta ihardesten zeraukala Pierrisek erran zezan: Jauna, baldin hi bahaiz, mana nezak hiregana ethortera ur gainez.

29 Bada hark erran zezan: Athor. Eta jautsirik unzitik Pierris joan zedin ur gainez, Jesusgana ethor ledinzát.

30 Baina haizea sendo ikhusirik, izit zedin. Eta hundatzen hasi zenean oihu egin zezan, zioela: Jauna, salba nezak.

31 Eta bertan Jesus eskua hedaturik lot zekión, eta diotsó: O fede xipitakoá, zergatik dudatu duk?

32 Eta sarthu ziradenean unzira, sosega zedin haizea.

33 Orduan unzian ziradenék ethorririk adora zezaten hura, zioitela: Egiazki Jainkoaren Seme aiz.

34 Eta berze aldera iraganik ethor zitezen Jenesaretko lurrera.

35 Eta hura ezagutu ukhan zutenean lekhu hartako gizonék, igor zezaten inguruko aldiri guzietara, eta presenta zietzoten eri ziraden guziak.

36 Eta othoitz egiten zeraukaten solament hunki lezaten haren abillamendu ezpaina, eta hunki ukhan zuten guziak, senda zitezen.


KAP. XV.


3 Gizonén doktrináz. 12 Skandalizatzeaz. 13 Landare erroetarik idokiren denaz. 18 Zerk nehor satsutzen duen. Kananearen alaba sendatu. 24 Krist norgatik igorri izan den. 26 Haurrén ogiaz. 28 Fedeaz. 30 Kristek eriak sendatzen. 36 Zazpi ogiezko mirakulua.