Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/95

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zen, zeren Profeta bezala baitzadukaten hura.

6 Bada Herodesen sor eguneko bestá egiten zenean, danza zedin Herodiasen alabá artean. Eta Herodesen gogara egin zezan,

7 nondik juramendurekin prometa baitziezon, emanen zeraukala zer ere eska bailedi.

8 Hark bada, aitzinetik amáz instruitu izanik: Indak (dio) hemen platean Joanes Baptistaren burua.

9 Eta triste zedin rege. Baina zinaren, eta harekin mahainean jarririk zeudenén kausaz, mana zezan eman lekión.

10 Eta igor zezan Joanesi presoindegian buruaren edeki erazitera.

11 Eta ekharri izan da haren burua platean, eta eman zekión neskatxari, eta hark presenta ziezón bere amari.

12 Gero ethor zitezen haren diszipuluak, eta eraman zezaten haren gorputza, eta ohortz zezaten. Eta joanik konta ziezoten Jesusi.

13 Eta hori enzunik Jesus parti zedin handik unzi batetan lekhu desertu batetara aphart. Eta enzunik jendetzeak oinez jarreiki izan zaizkan hirietarik.

14 Eta ilkhirik Jesusek ikhus zezan jendetze handi bat eta konpasione har zezan hezaz, eta haién arteko eriak senda zitzan.

15 Eta arrats aldean ethorri izan zaizkan bere diszipuluak, zioitela: Lekhu desertua duk haur, eta ordua ja iragan, eiek konjit jendetzei, burguetarat joanik jateko eros dezatenzat.