Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/94

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


55 Ezta haur xarpanter-seme? Ezta horren ama Maria deitzen, eta horren anaieak Jakes eta Joses eta Simon eta Juda?

56 Eta horren arrebák eztirade guziak gu baithan? Nondik bada huni gauza hauk guziok?

57 Eta skandalizatzen ziraden hartan. Eta Jesusek erran ziezén: Ezta Profetarik ohore gabe bere herrian eta bere etxean baizen.

58 Eta etzezan egin han berthute anhitzik, haién inkredulitatearen kausaz.


KAP. XIIII.


2 Herodesek Kristez duen opinionea. 3, 10 Joanes Baptistaren hatzamaiteko eta hiltzeko kausá. 13 Krist desertura retiratzen. 17 Borz ogiezko eta bi arrainezko mirakulua. 23 Mendian Kristek othoitz egiten. 26 Eta itsas gainez zabilala. 30 Pierris hundatzetik begiratzen. 31 Fedea duda gabe izateko.


1 Denbora hartan enzun zezan Herodes Tetrarkak Jesusen famá

2 Eta erran ziezen bere zerbitzariei: Haur Joanes Baptistá da, hura resuszitatu izan da hiletarik, eta halakotz berthuték obratzen duté hunetan.

3 Ezen Herodesek hatzamanik Joanes esteka zezan, eta presoindegian ezar, Herodias haren anaie Filiperen emaztearen kausaz.

4 Ezen erraiten zeraukan hari Joanesek: Eztuk sori hori duán.

5 Eta hura hil nahi zuelarik populuaren beldur