hura eridenik gizon batek estali ukhan du. Eta harzazko bozkarióz joaiten da, eta duen guzia saltzen du, eta landa hura erosten.
45 Berriz konparatu da zeruetako resumá gizon marxant perla ederrén bilha dabilanarekin,
46 zeinek prezio handitako perla bat eriden zuenean, joanik sal baitzezan zuen guzia, eta eros baitzezan hura.
47 Berriz konparatu da zeruetako resumá sare itsasora egotzi batekin, eta gauza mota guzietarik biltzen duenarekin,
48 zein bethe izan zenean idoki baitzezaten ur ezpondara. Eta jarririk bil zitzaten onak unzietara, eta gaixtoak kanporát iraitz zitzaten.
49 Hala izanen da munduaren finean: ethorriren dirade Aingeruak, eta separaturen ditukeizte gaixtoak justoén artetik.
50 Eta egotziren ditukeizte labe daixekanera; han izanen da nigar eta hortz garraskots.
51 Erraiten draue Jesusek: Aditu dituzue gauza hauk guziak? Diotsate: Bai, Jauna.
52 Eta hark erran ziezén: Halakotz Skriba zeruetako resumán irakatsia den guzia, konparatu da zenbeit aitafamilia bere thesauretik gauza berririk eta zaharrik idokiten duen batekin.
53 Eta gertha zedin konparazione hauk akabatu zituenean, Jesus iragan baitzedin handik.
54 Eta ethorri zenean bere herrira, irakasten zituen hek berén sinagogetan. Hánbat non spantatuak baitzeuden, eta erraiten baitzuten: Nondik huni sapienzia haur eta berthuteak?