konparazionez jendetzei, eta konparazione gabe etzaien minzatzen.
35 Konpli ledinzát Profetaz erran izan dena, zioela: Irekiren dut konparazionez neure ahoa. Deklaraturen ditut munduaren fundatzetik gorderik egon izan diraden gauzák.
36 Orduan utzirik populua ethor zedin etxera Jesus, eta ethorri izan zaizkan bere diszipuluak, zioitela: Deklara iezaguk landako hirakaren konparazionea.
37 Eta hark ihardesten zuela erran ziezén: Hazi ona ereiten duena da gizonaren Semea.
38 Eta landá da mundua; eta hazi ona, resumako haurrak dirade; eta hiraká, Gaixtoaren haurrak dirade.
39 Eta hura erein duen etsaia, da deabrua; eta uztá, munduaren fina da; eta uzta biltzaleak, Aingeruak dirade.
40 Bada hala nola biltzen baitute hiraka, eta suan erratzen, hala izanen da mundu hunen finean.
41 Igorriren ditu gizonaren Semeak bere Aingeruak, eta bilduren dituzte haren resumatik skandalo guziak, eta inikitate egiten dutenak.
42 Eta egotziren dituzte labe daixekanera; han izanen da nigar eta hortz garraskots.
43 Orduan justoék argituren dukeite iguzkiak bezala, bere Aitaren resumán. Enzuteko beharririk duenak enzun beza.
44 Berriz konparatu da zeruetako resumá thesaur landa batetan gorderik dagoenarekin,