joan zedin.
26 Eta handitu zenean belharra, eta fruktu egin zuenean, orduan ager zedin hiraka ere.
27 Orduan ethorririk aitafamiliaren zerbitzariék erran ziezoten: Jauna, eztuk hazi ona erein eure landan? Nondik du beraz hiraka?
28 Eta hark erran ziezén: Gizon etsaiak hori egin du. Eta zerbitzariek erran ziezoten: Nahi duk bada goazen eta bil dezagun hura?
29 Eta hark erran ziezen: Ez, hirakaren biltzean ogia ere idoki eztezazuen harekin batean.
30 Utzi itzazue biak elkharrekin handitzera uzta arterano. Eta uzta denborán, erranen drauet biltzalei: Bil ezazue lehenik hiraká, eta hers ezazue azautoz erratzekotzat, baina ogia bil ezazue ene granerera.
31 Berze konparazione bat proposa ziezén, zioela: Konparatu da zeruetako resumá, mustarda bihi gizon batek harturik bere landán erein duenarekin.
32 Zein baita hazi guzietako xipiena, baina handitu denean, berze belharrak baino handiago da. Eta arbore bilhatzen da, hanbat non ethorten baitirade zeruko xoriak, eta ohatzeak egiten baitituzte haren adarretan.
33 Berze konparazione bat erran ziezén, zioela: Konparatu da zeruetako resumá altxagarriarekin, zein emazte batek harturik hirur neurri irinen barnean gorde ukhan baitu, guzia altxa dadin arterano.
34 Gauza hauk guziak erran zietzén Jesusek