Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/90

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zuek ikhusten dituzuen gauzén, eta ezpaitituzte ikhusi, eta enzutera enzuten dituzuen gauzen, eta ezpaitituzte enzun.

18 Zuek bada enzuzue ereillearen konparazionea.

19 Noiz ere nehork enzuten baitu resuma hartako hitza, eta ez aditzen, ethorten da Gaixto hura, eta harrapatzen du haren bihotzean erein zena. Haur da bide bazterrean hazia rezebitu duena.

20 Eta lekhu harrizuetara hazia rezebitu duena, haur da hitza enzuten, eta hura bertan bozkariorekin rezebitzen duena.

21 Baina eztu errorik bere baithan, halakotz da iraute gutitako. Eta tribulazionerik edo persekuzionerik hitzagatik heltzen denean, bertan skandalizatzen da.

22 Eta elhorri artera hazia rezebitu duena, haur da hitza enzuten duena, baina mundu hunetako arthák, eta abrastasunezko enganioak ithotzen duté hitza, eta frukturik eztu egiten.

23 Baina lur onera hazia rezebitu duena, haur da hitza enzuten eta aditzen duena, zeinek fruktu ekharten baitu eta egiten, batak ehun, eta berzeak hirurogei, eta berzeak hogei eta hamar.

24 Berze konparazione bat proposa ziezén, zioela: Konparatu da zeruetako resumá hazi ona bere landán erein duen gizonarekin.

25 Baina gizonak lo zeunzala, ethor zedin haren etsaia, eta erein zezan hiraka, ogi artean, eta