Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/89

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta handitu izan dirade elhorriak, eta itho ukhan dituzte hek.

8 Eta batzu erori izan dirade lur onera, eta fruktu renda zezaten, batak ehun, berzeak hirurogei, eta berzeak hogei eta hamar.

9 Enzuteko beharririk duenak, enzun beza.

10 Orduan hurbildurik diszipuluék erran ziezoten: Zergatik konparazionez minzo atzaie?

11 Eta hark ihardesten zuela, erran ziezén: Zeren zuei eman baitzaizue zeruetako resumako sekretuén ezagutzea, baina haei etzaie eman.

12 Ezen nork ere baitu, hari emanen zaió, eta hanbatez gehiago ukhanen du. Baina nork ere ezpaitu, hari duena ere edekiren zaio.

13 Halakotz konparazionez minzo natzaie, zeren dakusatelarik ezpaitute ikhusten, eta enzuten dutelarik ezpaitute enzuten, ez aditzen.

14 Hala konplitzen da hetan Esaiasen profeziá, zeinek baitio: Enzutez enzunen duzue, eta ez adituren; eta dakusazuela ikhusiren duzue eta etzaizkiote oharturen.

15 Ezen gizendua da populu hunen bihotza, eta beharriéz gogorki enzun ukhan duté, eta begiak ertsi ukhan dituzté, begiez ikhus, eta beharriéz enzun, eta bihotzaz adi eztezaten, eta konberti eztitezen, eta senda eztitzadan.

16 Bada dohatsu dirade zuen begiak, ezen ikhusten duté, eta zuen beharriak, ezen enzuten duté.

17 Ezen egiaz erraiten drauzuet, anhitz Profetak eta justok desiratu ukhan dutela ikhustera