Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/88

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


anaieak.

50 Ezen nork ere eginen baitu ene Aita zeruetan denaren borondatea, hura da ene anaie, eta arreba, eta ama.


KAP. XIII.


3 Hazi ereillearen konparazionea. 18 Haren deklarazionea. 10, 14 Zergatik Krist konparazionez minzo den. 21 Persekuzionea. 22 Mundua, abrastasunak. 24 Hirakaren konparazionea. 31 Mustarda bihiarena. 33 Altxagarriarena. 44 Thesaur landán gordearena. 45 Perlena. 47 Itsasora egotzi sarena. 54 Krist bere herrian menospreziatu.


1 Egun hartan berean Jesus etxetik ilkhirik, jar zedin itsas kostan.

2 Eta bil zedin harengana jendetze anhitz, hanbat non unzi batetara sarthurik jar baitzedin. Eta jendetze guzia itsas kostán zegoen.

3 Eta erran ziezén anhitz gauza konparazionez, zioela: Huná, ereille bat ilkhi zedin ereitera.

4 Eta ereitean hazitik batzu eror zitezen bide bazterrera, eta xoriak ethorri izan dirade, eta iretsi ukhan dituzte hek.

5 Eta batzu erori izan dirade lekhu harrizuetara, non ezpaitzuten heuragi lurrik. Eta bertan ilkhi zitezen, zeren ezpaitzuten lur barnerik.

6 Gero iguzkia goratu eta, erre izan dirade, eta zeren ezpaitzuten errorik, eiarthu izan dirade.

7 Eta batzu erori izan dirade elhorri artera,