judizioan nazione hunekin, eta kondemnaturen dute haur, zeren hek emendatu baitziraden Jonasen predikazionera, eta huna, Jonas bainoagoa hemen.
42 Eguerdiko reginá jaikiren da judizioan nazione hunekin, eta hark kondemnaturen du haur, zeren ethor baitzedin lurraren bazterretik Salomonen sapienziaren enzutera, eta huná, Salomon bainoagoa hemen.
43 Bada spiritu satsua ilkhi denean gizonaganik, lekhu leihorréz dabila, pausu bilha, eta eztu erideiten.
44 Orduan erraiten du: Itzuliren naiz neure ilkhi naizen etxera. Eta ethorri denean, erideiten du hutsa, eskobaturik eta aphaindurik.
45 Orduan joaiten da, eta hartzen ditu berekin berzerik zazpi spiritu bera baino gaixtoagoak. Eta sarthurik habitatzen dirade han. Eta gizon haren fina hatsea baino gaixtoago da; hala nazione gaixto huni ere helduren zaió.
46 Eta hura oraino populuari minzo zaiola, huná, haren ama eta anaieak zeuden lekhorean, harekin minzatu nahiz.
47 Eta zenbeitek erran ziezón: Hará, hire ama eta hire anaieak lekhorean diaudek, hirekin minzatu nahiz.
48 Baina hark ihardesten zuela erran ziezón hura erran zionari: Nor da ene ama, eta nor dirade ene anaieak?
49 Eta hedaturik bere eskua bere diszipuluén gainera, erran zezan: Huná ene ama eta ene