Semearen kontra, barkhaturen zaio hari. Baina nor ere minzaturen baita Spiritu Sainduaren kontra, etzaio barkhaturen hari ez sekula hunetan, ez ethorteko denean.
33 Edo egizue arbore ona, eta haren fruktua on; edo egizue arbore ustela, eta haren fruktua ustel, ezen fruktutik arborea ezagutzen da.
34 Biperén kastá, nolatan ungi minza ahal zaitezkete gaixto zaretelarik? Ezen bihotzeko abundanziatik ahoa minzo da.
35 Gizon onak bihotzeko thesaur onetik idokiten ditu gauza onak, eta gizon gaixtoak thesaur gaixtotik idokiten ditu gauza gaixtoak.
36 Baina badiotsuet, ezen gizonék erran dukeiten hitz alfer guziaz, kontu rendaturen dutela judizioko egunean.
37 Ezen eure hitzetarik justifikaturen aiz, eta eure hitzetarik kondemnaturen aiz.
38 Orduan ihardets zezaten Skribetarik eta Fariseuetarik batzuk, zioitela: Majistruá, nahi gendikek hireganik zenbeit signo ikhusi.
39 Baina hark ihardesten zuela erran ziezén: Nazione gaixtoa eta adulteroa signo eskez dago, baina signorik etzaio emanen, Jonas profetaren signoa baizen.
40 Ezen hala nola Jonas balenaren sabelean hirur egun eta hirur gau izan baitzén, hala izanen da gizonaren Semea lurraren bihotzean, hirur egun eta hirur gau.
41 Ninibako gizonak jaikiren dirade