23 Eta spanta zedin populu guzia, eta erraiten zuen: Ezta haur Dabiden semea?
24 Baina Fariseuék hori enzunik, erraiten zuten: Hunek eztitu deabruak kanpora egoizten Beelzebub deabruén prinzearen partez baizen.
25 Baina Jesusek ezaguturik haién pensamenduak, erran ziezén: Bere kontra partitua den resuma guzia deseginen da, eta bere kontra partitua den hirik edo etxek, eztu iraunen.
26 Eta baldin Satanek Satan kanpora egoizten badu, bere kontra partitua da, nolatan beraz iraunen du haren resumák?
27 Eta baldin nik Beelzebuben partez kanpora egoizten baditut deabruak, zuen semék noren partez kanpora egoizten dituzte? Halakotz hek zuen juje izanen dirade.
28 Baina baldin nik Jainkoaren Spirituaz kanpora egoizten baditut deabruak, beraz ethorri da zuetara Jainkoaren resumá.
29 Ezpa nolatan nehor sar ahal daite borthitz baten etxera, eta haren ostillamendua pilla, baldin lehen esteka ezpadeza borthitza? Eta orduan haren etxea pillaturen duke.
30 Enekin eztena ene kontra da, eta enekin biltzen ari eztena barreiatzen ari da.
31 Halakotz erraiten drauzuet, bekhatu eta blasfemio guzia barkhaturen zaie gizonei, baina Spirituaren kontretako blasfemioa barkhaturen etzaie gizonei.
32 Eta nor ere minzaturen baita gizonaren