12 Eta zenbatez da gizona ardia baino gehiago? Beraz sori da Sabathoetan ungi egitea.
13 Orduan diotsó gizon hari: Heda ezak eure eskua. Eta heda zezan, eta berzea bezain senda zedin.
14 Eta Fariseuék ilkhirik har zezaten konseillu, haren kontra, nolatan hura hil lezaketen.
15 Baina Jesusek hori ezaguturik lekhu egin zezan handik. Eta jarreiki zekión jendalde handia, eta hek guziak senda zitzan.
16 Eta mehatxurekin debeta zitzan ez lezaten manifesta,
17 konpli ledinzát Esaias profetaz erran izan zena, zioela:
18 Huná, ene zerbitzari elejitu dudana, ene maitea, zeinetan hartzen baitu bere atsegin ona ene arimák. Ezarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta jujemendu Jentilei predikaturen draue.
19 Eztu ihardukiren, ez eta oihurik eginen, eta nehork eztu karriketan haren boza enzunen.
20 Kanabera zarthatua eztu xehaturen, eta khea darión lihoa eztu iraungiren, jujemendua biktoriatan ilkhi erazi diroeno.
21 Eta haren izenean Jentilek speranza ukhanen dute.
22 Orduan presentatu izan zaio demoniatu itsu eta mutu bat. Eta senda zezan hura, halako maneraz non itsu eta mutu zena minzo baitzen eta ikhusten baitzuen.