2 Eta Fariseuek ikhusirik erran ziezoten: Horrá, hire diszipuluék egiten dié Sabathoan egin sori eztena.
3 Baina hark erran ziezén: Eztuzue irakurri Dabidek gosez egin zuena eta harekin ziradenek?
4 Nola sarthu izan zen Jainkoaren etxean, eta proposizionezko ogiak jan zituen, hetarik jatea ez haren, ez harekin ziradenén, Sakrifikadoren baizen sori etzelarik?
5 Edo eztuzue irakurri Legean, nola Sabath egunetan Sakrifikadorék tenplean Sabath eguna hausten dutén, eta hogengabe diraden?
6 Bada erraiten drauzuet, ezen tenplea baino handiago bat hemen dela.
7 Eta baldin bazinakite zer den, Miserikordia nahi dut eta ez sakrifizio, etzintukezten kondemnatu hogengabeak.
8 Ezen Sabathoaren ere Jaun da gizonaren Semea.
9 Eta handik partiturik haién sinagogara ethor zedin.
10 Eta huná, zen han gizon bat eskua eihar zuenik. Eta interroga zezaten, ziotela: Sori da Sabath egunean sendatzea? Haur zioiten, hura akusa lezatenzat.
11 Eta hark erran ziezén: Nor izanen da zuetarik gizona, ardi bat duenik, eta, baldin hura Sabathoan lezera eror badadi, harturen eta altxaturen eztuena?