Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/80

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


6 Eta dohatsu da skandalizaturen eztena nitan.

7 Eta hek joaiten ziraden bezala, has zedin Jesus erraiten populuari Joanesez: Zeren ikhustera ilkhi izan zarete desertura? Haizeaz erabilten den kanabera baten?

8 Baina zeren ikhustera ilkhi izan zarete? Gizon abillamendu preziosoz beztitu baten? Huná, abillamendu preziosoak ekharten dituztenak, regén etxetan dirade.

9 Baina zeren ikhustera ilkhi izan zarete? Profeta baten? Bai diotsuet eta Profeta bainoagoaren.

10 Ezen haur da zeinez skribatua baita: Huná, nik igorten diat neure mandataria hire begitharte aitzinean, zeinek hire bidea aphainduren baitu hire aitzinean.

11 Egiaz erraiten drauzuet, ezta ilkhi emaztetarik jaio diradenén artean nehor, Joanes Baptista baino handiagorik; guziagatik ere zeruetako resumako xipiena hura baino handiago da.

12 Eta Joanes Baptistaren egunetarik oraindrano, zeruetako resumari bortha egiten zaio, eta kheixuék harrapatzen dute hura.

13 Ezen Profeta guziék eta Legeak Joanesganano profetizatu ukhan duté.

14 Eta, baldin nahi baduzue rezebitu, haur da Elias ethorteko zena.

15 Enzuteko beharririk duenak, enzun beza.

16 Baina norekin konparaturen dut jenerazione haur? Merkhatuan jarririk dauden, eta bere lagunei oihuz dagozten haurtxoak bezalako da,

17 Zeinek baitioite: Xirula soinu egin