Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/79

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


duenak justoren saria rezebituren du.

42 Eta nork ere edatera emanen baitrauka beire bat ur hotz huts xipi hautarik bati diszipuluren izenean, egiaz diotsuet, eztuela bere saria galduren.


KAP. XI.


2 Joanes Baptistak Kristgana igorten. 3 Haren mandatalgoa. 13 Legea eta Profeták. 14 Elias. 16 Merkhatuan jarririk dauden haurrak. 18 Kristezko eta Joanesezko reputazionea. 20 Korazini, Bethsaidari, eta Kapernaumi egiten zaien reprotxua eta mehatxua. 24 Sodoma. 25 Xipiei Ebanjelioa deklaratu. 26 Nekatuak eta kargatuak Kristek beregana deitzen. 29 Haren uztarria.


1 Gero gertha zedin Jesusek bere hamabi diszipuluei manamendu emaitea akabatu zuenean, parti baitzedin handik irakats eta predika lezanzat haién hirietan.

2 Eta Joanesek presoindegian enzunik Kristen obrák, igorririk bere diszipuluetarik biga,

3 erran ziezon: Hi aiz ethorteko zen hura, ala berze baten begira gaude?

4 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Zoazte eta konta ietzozue Joanesi, enzuten eta ikhusten dituzuen gauzák:

5 Itsuék ikhustea rekrubatzen duté, eta mainguak badabiltza, sorhaioak xahutzen dirade, eta gorrék enzuten duté, hilak resuszitatzen dirade, eta Ebanjelioa paubrei denunziatzen zaie.