31 Etzaretela beraz beldur: parra-xoriék baino zuek gehiago balio duzue.
32 Bada nork ere aboaturen bainau gizonén aitzinean, aboaturen dut nik ere hura ene Aita zeruetan denaren aitzinean.
33 Baina nork ere ukhaturen bainau gizonén aitzinean, ukhaturen dut nik ere hura ene Aita zeruetan denaren aitzinean.
34 Eztuzuela uste ezen bakearen ezartera, ethorri naizela lurrera. Ez naiz ethorri bakearen ezartera, baina ezpataren.
35 Ezen ethorri naiz gizonaren bere aitaren kontra gudutan ezartera, eta alabáren bere amaren kontra, eta errenaren bere amaginharrebaren kontra.
36 Eta gizonaren etsai beraren domestikoak izanen dirade.
37 Aita edo ama ni baino maiteago duena, ezta ene digne; eta semea edo alabá ni baino maiteago duena, ezta ene digne.
38 Eta bere krutzea hartzen eztuena, eta niri ondotik eztarreitana, ezta ene digne.
39 Bere bizia begiraturen duenak, galduren du hura; eta bere bizia galduren duenak ene kausaz, begiraturen du hura.
40 Zuek rezebitzen zaituztenak ni rezebitzen nau, eta ni rezebitzen nauenak ni igorri nauena rezebitzen du.
41 Profetaren izenean Profeta bat rezebitzen duenak Profetaren saria rezebituren du, eta justoaren izenean justo bat rezebitzen