Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/81

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


drauzuegu, eta etzarete danzatu; eresiz kantatu drauzuegu, eta eztuzue deithorerik egin.

18 Ezen ethorri da Joanes jaten ez edaten eztuela, eta erraiten duté: Deabrua du.

19 Ethorri da gizonaren Semea jaten eta edaten duela, eta dioite: Horra, gizon gormanta eta hordia, publikanoén eta bizitze gaixtotakoén adiskidea. Baina justifikatu izan da sapienziá bere haurréz.

20 Orduan has zekién hunela reproxatzen haren berthuterik anhitz egin izan zen hiriei, zeren emendatu etziraden.

21 Maledikzione hiri Korazin, maledikzione hiri Bethsaida; ezen baldin Tiren eta Sidonen egin izan balirade zuek baithan egin izan diraden berthuteak, aspaldi zakurekin eta hautsekin emendatu ziratekeen.

22 Etare diotsuet, Tir eta Sidon judizioko egunean zuek baino emekiago traktatuak izanen diradela.

23 Eta hi Kapernaum zerurano altxatu izan aizena ifernurano beheraturen aiz, ezen baldin Sodoman egin izan balirade hi baithan egin izan diraden berthuteak, egungo egunerano egon zateán.

24 Etare badiotsuet, ezen Sodomakoak hi baino emekiago traktatuak izanen diradela judizioko egunean.

25 Denbora hartan ihardesten zuela Jesusek erran zezan: Aitá, zeruko eta lurreko Jauná, eskerrak rendatzen drauzkiát, zeren estali baitrauztek gauza hauk zuhurréi eta adituei, eta