Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/75

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Orduan bere hamabi diszipuluak beregana deithurik, eman ziezen bothere spiritu satsuén kontra, haién kanpora egoizteko, eta eritasun mota guziaren eta langore mota guziaren sendatzeko.

2 Bada hamabi Apostoluén izenak dirade hauk: lehena, Simon erraiten dena, Pierris, eta Andriu haren anaiea, Jakes Zebedeoren semea, eta Joanes haren anaiea,

3 Filipe eta Bartholomeo, Tomas eta Mateu publikanoa, Jakes Alfeoren semea eta Lebeo, izen goitikoz Tadeo,

4 Simon Kananeoa, eta Judas Iskariot, hura traditu ere zuena.

5 Hamabi hauk igor zitzan Jesusek, eta eman ziezén manamendu, zioela: Jentiletarát etzoaztela, eta Samaritanoen hiritan etzaiteztela sar,

6 baina aitzitik zoazte Israeleko etxeko ardi galduetara.

7 Bada partitu eta, predika ezazue, erraiten duzuela: Zeruetako resumá hurbil da.

8 Eriak senda itzazue, sorhaioak xahu itzazue, hilak resuszita itzazue, deabruak kanpora egotz itzazue. Dohainik rezebitu duzue, eta dohainik emazue.

9 Eztagizuela probisionerik urhez, ez zilharrez, ez kobrez zuen gerrikoetan,

10 ez eta maletaz bidekotzát, ez birá arropaz, ez zapataz, ez uhez, ezen langilea bere biziaren digne da.