minza zedin mutua. Eta mirets zezaten jendetzek, zioitela: Egundano ezta agertu hunelako gauzarik Israelen.
34 Baina Fariseuék erraiten zuten: Deabruen prinzearen partez kanpora egoizten ditu deabruak.
35 Eta inguratzen zituen Jesusek hiri eta burgu guziak, irakasten ari zela haién sinagogetan, eta predikatzen zuela resumako Ebanjelioa eta sendatzen zuela eritasun mota guzia eta langore mota guzia populuan.
36 Eta ikhusirik Jesusek jendetzeak, konpasione har zezan hezaz, zeren baitziraden errebelatuak eta barreiatuak ardi artzainik eztutenak bezala.
37 Orduan dioste bere diszipuluei: Segur uzta handi da, baina langile guti.
38 Othoitz egiozue bada uzta jabeari, irion ditzan langileak bere uztara.
KAP. X.
1 Sendatzeko dohainak. 2 Apostoluén kontua eta izenak. 7 Hek igorri predikatzera. 11 Bakea haien rezebitzalén. 16 Zuhur eta sinple izateko. 17, 21 Persekuzionéz. 20 Spiritu Saindua Apostoluetan minzo. 27 Ilhunbean eta beharrira errana. 28 Noren nehor beldur izateko den. 29 Bi parra-xori. 30 Gure biloak kontatuak. 32 Kristen aboatzeaz, edo ukhatzeaz. 34 Bakeaz, ezpatáz. 35 Disensionéz. 37 Ahaidei baino Kristi hobe eritziteko. 38 Nork bere krutzea hartzeko eta Kristi jarreikiteko. 39 Biziaren galtzea edo begiratzea. 40 Profetén rezebitzea.