Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/73

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


sendaturen naiz.

22 Orduan Jesusek itzulirik eta hura ikhusirik erran zezan: Aun bihotz on, alaba, eure fedeak salbatu au. Eta senda zedin emaztea ordu berean).

23 Eta Jesusek ethorririk Jaun haren etxera eta ikhusirik soinulariak, eta jendetzea tumultu ari zela,

24 dioste: Retira zaitezte, ezen ezta hil neskatxá: baina lo datza. Eta trufatzen ziraden harzaz.

25 Eta idoki izan zenean jendetzea, sarthurik, har zezan haren eskua, eta jaiki zedin neskatxá.

26 Eta laster zegian fama hunek lur hartan guzian.

27 Eta Jesus handik iragaiten zela, jarreiki izan zaizkan bi itsu oihuz zeudela, eta zioitela: Auk pietate guzaz, Dabiden semeá.

28 Eta ethorri zenean etxera, ethor zitezen harengana itsuok, eta dioste Jesusek: Sinhesten duzue hori ahal daididala? Diotsote: bai, Jauna.

29 Orduan hunki zitzan haién begiak, zioela: Zuen fedearen araura egin bekizue.

30 Eta ireki zitezen haien begiak, eta debeta zitzan mehatxurekin Jesusek, zioela: Begirauzue nehork eztakian.

31 Baina hek ilkhirik barreia zezaten haren famá herri hartan guzian.

32 Eta hek ilkhiten ziradela, huná, presenta ziezoten gizon mutu demoniatu bat.

33 Eta deabrua kanpora egotzi izan zenean,