ethorri justoén deitzera, baina bekhatorén emendamendutara.
14 Orduan ethor zitezen harengana Joanesen diszipuluak, zioitela: Zergatik guk eta Fariseuék barur egiten dugu maiz, eta hire diszipuluék ezpaitute barurik egiten?
15 Eta erran ziezen Jesusek: Ezkonduaren ganberako jendék dolurik ekhar ahal dirote, ezkondua hekin deno? Baina ethorriren dirade egunak edekiren baitzaie ezkondua eta orduan barur eginen baitukeite.
16 Halaber nehork eztrauka eratxekiten oihal pedazu latz bat abillamendu zar bati, ezen konpligarri eratxekiak edekiten du abillamendutik, eta gaizkitzenago da ethendurá.
17 Eta eztute ezarten mahatsarno berria zahagi zarretan. Ezpere lehertzen dirade zahagiak, eta mahatsarnoa isurten, eta zahagiak galtzen, baina mahatsarno berria zahagi berrietan ezarten duté, eta biak begiratzen dirade.
18 Gauza hauk haei erraiten zerauztela, huná, Jaun batek ethorririk adora zezan hura, zioela: Ene alaba orain hil izan duk; baina ethorririk ezarrak eure eskua haren gainean, eta biziko baita.
19 Eta jaikirik Jesus jarreiki zekión, eta haren diszipuluak.
20 (Eta huna, hamabi urthez odol jariatzez eri zen emazte batek gibeletik ethorririk hunki zezan haren abillamendu ezpaina.
21 Ezen erraiten zuen bere baithan: Baldin solament hunki badezat haren abillamendua,