11 Eta zein ere hiritan edo burgutan sarthuren baitzarete, informa zaitezte nor den hartan dignerik, eta zaudete han parti zaitezteno.
12 Eta zenbeit etxetan sarthuren zaretenean, saluta ezazue hura.
13 Eta baldin etxea digne bada, ethor bedi zuen bakea haren gainera. Baina baldin digne ezpada, zuen bakea zuetara itzul bedi.
14 Eta nork ere rezebituren ezpaitzaituzte, eta ez zuen hitzei behaturen, etxe edo hiri hartarik ilkhitean iharros albeitzinezate zuen oinetako erhautsa.
15 Egiaz erraiten drauzuet, emekiago traktaturen diradela Sodomako eta Gomorrako lurrekoak judizioko egunean, ezen ez hiri hura.
16 Huná, nik igorten zaituztet zuek, ardiak otsoén artera bezala. Zareten bada zuhur sugeak bezala, eta sinple uso-kolunbák bezala.
17 Eta begira zaitezte gizonetarik, ezen libraturen zaituzte konsistorioetara, eta bere sinagogetan azotaturen zaituzte.
18 Eta gobernadoretara eta regetara eramanen zarete ene kausaz, hek eta Jentilék testimoniaje haur dutenzat.
19 Baina libra zaiteztenean, eztuzuela artharik nola edo zer minzaturen zareten, ezen ordu hartan berean emanen zaizue zer minza zaitezketen.
20 Ezen etzarete zuek minzo zaretenak, baina zuen Aitaren Spiritu zuetan minzo dena.
21 Eta libraturen du anaieak anaiea heriotara,