Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/69

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erran ziezon: Jauna, permeti iezadak behin joan nadin neure aitaren ohorztera.

22 Eta Jesusek erran ziezon: Arreit niri, eta uzkik hilak bere hilén ohorztera.

23 Eta unzian sarthu zenean jarreiki izan zaizkan bere diszipuluak.

24 Eta huná, tormenta handi bat altxa zedin itsasoan, hanbat non unzia bagaz estaltzen baitzen, baina bera lo zetzan.

25 Eta hurbildurik bere diszipuluék iratzar zezaten, ziotela: Jauna, begira gaitzak, galdu gihoazak.

26 Eta dioste: Zergatik zarete izi fede xipitakoak? Orduan jaikirik mehatxa zitzan haizeak eta itsasoa, eta sosagu handia egin zedin.

27 Orduan jendék mirets zezaten, ziotela: Zerik da haur, non haizek ere eta itsasoak obeditzen baitute?

28 Eta iragan zenean berze aldera, Jerjesenén rejionera, aitzinera ethorri izan zaizkan bi demoniatu thunbetarik ilkhirik, guzizko terribleak, hanbat non nehor ezin iragan baitzaiten bide hartarik.

29 Eta huná, heiagora egin zezaten, zioitela: Zer da gure eta hire artean, Jesus Jainkoaren Semea? Ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera?

30 Eta zen hetarik urrun urdalde handi bat alha zenik.

31 Eta deabruak othoiztez zaizkan, zioitela: Baldin kanpora egoizten bagaituk, permeti