iezaguk urdalde hartara joaitera.
32 Eta dioste: Zoazte. Hek bada ilkhirik joan zitezen urdaldera. Eta huná, urdalde hura guzia oldar zedin garaitik behera itsasora, eta hil zitezen uretan.
33 Orduan urdainék ihes egin zezaten. Eta ethorririk hirira, konta zitzaten gauza guziak, eta zer demoniatuei heldu izan zaien.
34 Eta huná, hiri guzia ilkhi zekión Jesusi aitzinera. Eta ikhusi zutenean hura, othoitz egin ziezoten retira ledin haien komarketarik.
KAP. IX.
2 Jesusek paralitikoa sendatzen. 9 Mateu deitzen. 12 Fariseuei ihardesten. 14 Baieta Johanesen diszipuluei. 22 Odola zarión emaztea sendatzen. 27 Itsu bi argitzen. 32 Demoniatu mutua sendatzen. 35 Hor emen ari predikatzen eta sendatzen. 38 Gero du Ebanjelioaren abanzamendutan othoitz egitera exhortatzen.
1 Orduan sarthurik unzira iragan zedin berze aldera, eta ethor zedin bere hirira.
2 Eta huna, presenta ziezoten paralitiko bat ohean zetzanik. Eta ikhusirik Jesusek haien fedea, erran ziezon paralitikoari: Auk bihotz on, seme, barkhatu zaizkik eure bekhatuak.
3 Eta huná, Skribetarik batzuk erraiten zuten bere baithan: Hunek blasfematzen du.
4 Eta ikhusirik Jesusek haién pensamenduak,