zeruetako resumán.
12 Eta resumako semeak egotziren diradela kanpoko ilhunbera; han izanen da nigar eta hortz garraskots.
13 Eta erran ziezón Jesusek Zentenerari: Ohá eta sinhetsi duán bezala egin bekik. Eta senda zedin haren muthilla ordu hartan berean.
14 Eta Jesusek Pierrisen etxera ethorririk, ikhus zezan haren amaginharreba ohean zetzala, eta helgaitzak zadukala.
15 Eta hunki zezan haren eskua, eta utzi zezan helgaitzak, eta jaiki zedin, eta zerbitza zitzan.
16 Eta arratsa ethorri zenean, presenta ziezoten anhitz demoniatu, eta egotz zietzen kanpora spirituak hitzaz. Eta gaizki zeuden guziak senda zitzan,
17 konpli ledinzát Esaias profetáz erran izan zena, zioela: Hark gure langoreak hartu ukhan ditu, eta gure eritasunak ekharri ukhan ditu.
18 Eta ikhusirik Jesusek jendetze handi bere inguruan, mana zitzan diszipuluak joan litezen berze aldera.
19 Eta hurbildurik Skriba batek erran ziezon: Majistrua, jarreikiren natzaik hiri, norat ere joanen baitaiz.
20 Eta diotsó Jesusek: Azeriek zulhoak zitié eta zeruko xoriék ohatzeak, baina gizonaren Semeak eztik non bere burua reposa dezan.
21 Gero bere diszipuluetarik, berze batek