Jauna, baldin nahi baduk, xahu ahal nirok.
3 Eta eskua hedaturik hunki zezan hura Jesusek, zioela: Nahi diat aizén xahu. Eta bertan xahu zedin haren sorhaiotasuna.
4 Orduan diotsó Jesusek: Begirauk nehori ezterroan, baina habil, eta erakuts iezok eure burua Sakrifikadoreari, eta presenta ezak Moisesek ordenatu duen oblazionea, haei testimoniajetan denzát.
5 Eta sarthu zenean Jesus Kapernaumen, ethor zedin harengana Zentener bat othoitz egiten zeraukala,
6 eta zioela: Jauna, ene muthilla diatzak etxean paralitiko, gaizki tormentatua.
7 Eta diotsó Jesusek: Nik ethorririk sendaturen diat hura.
8 Eta ihardesten zuela Zentenerak erran zezan: Jauna, ez nauk digne ene atharbean sar adin, baina errak solament hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.
9 Ezen ni ere gizon nauk berzeren meneko, ditudalarik neure azpiko jendarmesak, eta erraiten diarokat huni “Oha” eta joaiten duk, eta berzeari “Athor” eta ethorten duk, eta neure zerbitzariari “Egik haur”, eta egiten dik.
10 Eta haur enzunik Jesusek mirets zezan, eta dioste zarreizkonei: Egiaz erraiten drauzuet, eztudala Israelen ere hain fede handirik eriden.
11 Baina badiotsuet ezen anhitz Orientetik eta Okzidentetik ethorriren diradela, eta jarriren diradela Abrahamekin Isaakekin eta Jakobekin