ezen edo batari gaitz eritziren drauka, eta berzeari on, edo batarekin edukiren du eta berzea menospreziaturen. Ezin zerbitza ditzakezue Jainkoa eta abrastasunak.
25 Halakotz erraiten drauzuet, eztuzuen artharik zuen bizitzeaz, zer janen duzuen eta zer edanen, ez eta zuen gorputzaz zerzaz beztituren zareten. Ezta bizia biandá baino gehiago, eta abillamendua baino gorputza?
26 Konsidera itzazue zeruko xoriak, ezen eztute ereiten, ez errekeitatzen, ez eta graneretara biltzen, eta zuen Aita zerukoak hatzen ditu hek. Etzarete zuek anhitzez hek baino exzelentago?
27 Eta nork zuetarik artha ukhanez eratxeki ahal diezakeo beso bat bere handitasunari?
28 Eta beztiduráz zergatik zarete arthatsu? Ikhas ezazue nola landako floreak handitzen diraden: ez nekatzen dirade, ez iruten duté.
29 Baina erraiten drauzuet are Salomon ere bere gloria guziarekin eztela beztitu izan hetarik bat bezala.
30 Bada baldin landako egun belhar dena, eta bihar labean ezarten dena, Jainkoak hala inguru beztitzen badu, eza zuek anhitzez areago, fede xipitakoak?
31 Eztuzuela beraz artharik erraiten duzuela: Zer janen dugu, edo zer edanen dugu, edo zerzaz beztituren gara?
32 (Ezen gauza hauk guziak Paganoék bilhatzen dituzté) ezen badaki zuen Aita zerukoak,