Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/61

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


barkhaturen zuen falták.

16 Gehiago, barur dagizuenean, etzaretela itxura tristetako hipokriták bezala, ezen desgisatzen dituzté bere begitharteak, barur diradela gizonei ageri diradenzat. Egiaz erraiten drauzuet, ezen rezebitzen dutela bere saria.

17 Baina hik barur egiten duanean unkta ezak eure burua, eta ikhuz ezak eure begithartea.

18 Gizonei barur aizela ageri ez akienzát, baina eure Aita sekretuan denari, eta eure Aita sekretuan dakusanak rendaturen drauk agerrian.

19 Eztitzazuela egin zuen thesaurak lurrean, non zerrenak eta herdoillák goastatzen baititu, eta non ohoinék zulhatzen eta ebaisten baitituzté.

20 Baina egin itzazue zuen thesaurak zeruan, non ez zerrenek ez herdoillak ezpaitu goastatzen, eta non ohoinék ezpaitute zulhatzen ez ebaisten.

21 Ezen non baita zuen thesaura, han izanen da zuen bihotza ere.

22 Gorputzaren argia da begia, beraz baldin hire begia sinple bada, hire gorputz guzia argi datek.

23 Baina baldin hire begia gaixto bada hire gorputz guzia ilhun datek. Beraz baldin hitan den argia ilhunbe bada, ilhunbe hura zein handi date?

24 Nehork bi nabusi ezin zerbitza ditzake,