Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/60

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hipokriták bezala: haei laket ziaiek kongregazionetan eta karrika kantoinetan zutik daudela othoitz egitea, gizonéz ikhus ditezenzat. Egiaz erraiten drauzuet ezen rezebitzen dutela bere saria.

6 Baina othoitz egiten duanean, sar adi eure ganberatxoan, eta eure borthá ertsirik. Othoitz egiók eure Aita sekretuan denari, eta eure Aita sekretuan dakusanak rendaturen drauk agerrian.

7 Bada othoitz egiten duzuenean, eztezazuela anhitz edas Paganoék bezala, ezen uste dute bere anhitz edasteaz enzunen diradela.

8 Etzaretela beraz hetarát irudi, ezen badaki zuen Aitak zeren behar zareten, eska zakizkioten baino lehen.

9 Hunela beraz zuek othoitz egizue: Gure Aita zeruetan aizena, sanktifika bedi hire izena.

10 Ethor bedi hire resumá. Egin bedi hire borondatea zeruan bezala lurrean ere.

11 Gure eguneko ogia iguk egun.

12 Eta kita ietzaguk gure zorrak, nola guk ere gure zordunéi kitatzen baitrauegu.

13 Eta ez gaitzála sar erazi tentazionetan, baina delibra gaitzak gaixtotik. Ezen hirea duk resuma, eta puisanzá, eta gloriá sekulakotz. Amen.

14 Ezen baldin barkha badietzezue gizonei bere falták, barkhaturen drauzue zuei ere zuen Aita zerukoak.

15 Baina baldin barkha ezpadietzezue gizonei bere faltak, zuen Aitak ere eztrauzkizue