ezen gauza hauen guzión beharra baduzuela.
33 Baina bilha ezazue lehenik Jainkoaren resumá eta haren justiziá, eta gauza hauk guziak emanen zaizkizue gainerako.
34 Etzaretela bada arthatsu biharamunaz, ezen biharamunak beretako artha ukhanen du; egunak asko du bere aflikzioneaz.
KAP. VII.
1 Ez judikatzeko. 6 Gauza saindua orei ez emaiteko. 7 Eskatzeko, bilhatzeko, bulkhatzeko. 12 Skripturaren somarioa. 13 Bortha hersia eta zabala. 15 Profeta falsuak. 16 Arborearen fruktua. 21 Aita zerukoaren borondatea eginen duena salbaturen. 22 Mirakulu falsu egiléz. 24 Hartoka edo sable gaineko etxeaz.
1 Eztezazuela judika, judika etzaiteztenzát.
2 Ezen zer jujemenduz judikaturen baituzue, judikaturen zarete; eta zer neurriz neurthuren baituzue, aldiz neurthuren zaizue.
3 Eta zergatik behatzen duk eure anaieren begiko fitsera, eta eure begiko gapirioari ez atzaio ohartzen?
4 Edo, nola diotsók eure anaieri: Uztak idoki dezadan fitsa hire begitik, eta horrá, gapirioa hire begian?
5 Hipokritá, idokak lehenik gapirioa eure begitik, eta orduan behaturen duk, idoki