Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/57

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erran izan zaiela: Eztuk adulteriorik jaukiren.

28 Baina nik erraiten drauzuet: Nork ere begiesten baitu emazterik, hura guthizia dezanzat, hanbatez adulteratu dukeela harekin bere bihotzean.

29 Bada baldin eure begi eskuinak trebuka eraziten bahau, idoki ezak hura, eta iraitzak eureganik, ezen hobe duk hiretako, gal dadin hire menbroetarik bat, eta eztadin hire gorputz guzia egotz gehennara.

30 Eta baldin eure esku eskuinak trebuka eraziten bahau, trenka ezak hura, eta iraitzak eureganik, ezen hobe duk hiretako, gal dadin hire menbroetarik bat, eta eztadin hire gorputz guzia egotz gehennara.

31 Halaber erran izan da: Nork ere utziren baitu bere emaztea, bemó separazioneko letrá.

32 Baina nik diotsuet, ezen nork ere utziren baitu bere emaztea, salbu paillardizaren kausaz, adulterio egin eraziten draukala, eta nor ere utziarekin ezkonduren baita, hark adulterio jaukiten duela.

33 Berriz enzun ukhan duzue, ezen lehenagokoei erran izan zaiela: Ez aiz desperjuraturen, baina rendaturen drautzak Jaunari eure juramendu prometatuak.

34 Baina nik diotsuet eztezazuen jura batre, ez zeruaz, ezen Jainkoaren tronoa da.

35 Ez eta Lurraz, ezen haren oinetako alkhia da; ez eta Jerusalemez, ezen rege handiaren zibitatea da.