Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/58

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


36 Halaber eure buruaz eztuk juraturen, ezen bilo bat xuri ezpa beltz ezin daidik.

37 Baina biz zuen hitza bai, bai: ez, ez: eta hauzaz goitikoa, gaixtotik da.

38 Enzun ukhan duzue, ezen erran izan dela: Begia begiagatik, eta hortza hortzagatik.

39 Baina nik erraiten drauzuet: Eztiezozuela resisti gaizkiari, baina baldin norbeitek jo baheza eure eskuineko mathelán, itzul iezók berzea ere.

40 Eta hiri auzi egin nahi drauanari, eta eure jaká edeki, utzi iezok mantoa ere.

41 Eta nork ere nahi ukhanen baihau bortxatu lekoa baten egitera, albeitindoa harekin biga.

42 Eskatzen zaianari emók, eta hireganik maillebatu nahi duena eztezála iraitz.

43 Enzun ukhan duzue ezen erran izan dela: On eritziren draukak eure hurkoari, eta gaitz eritziren draukak eure etsaiari.

44 Baina nik erraiten drauzuet: Onhets itzazue zuen etsaiak, benedika itzazue maradikatzen zaituztenak, ungi egiezue gaitz daritzuenei, eta othoitz egizue oldartzen zaizkizuenakgatik, eta persekutatzen zaituztenakgatik,

45 zuen Aita zeruetan denaren haur zaretenzat, ezen hark ilkhi eraziten du bere iguzkia gaixtoén eta onén gainera, eta igorten du uria justoén eta injustoén gainera.

46 Ezen baldin zuei on daritzuenei on badariztezue, zer sari ukhanen duzue? Eztute publikanoék