Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/56

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zeruetako resumán. Baina nork ere eginen baititu eta irakatsiren, hura handi deithuren da zeruetako resumán.

20 Ezen erraiten drauzuet, baldin abundosago ezpada zuen justiziá Skribena eta Fariseuena baino, zuek etzaretela sarthuren zeruetako resumán.

21 Enzun ukhan duzue nola erran izan izan zaien lehenagokoei: Eztuk hilen, eta nork ere hilen baitu, hura judizioz punitu izateko digne date.

22 Baina nik erraiten drauzuet, ezen nor ere aserretzen baitzaio bere anaieri kausa gabe, judizioz punitu izateko digne datela: eta nork ere erranen baitrauka bere anaieri, Raka, hura konseilluz punitu izateko digne datela. Eta nork ere erranen baitrauka, Erhoa, suzko gehennaz punitu izateko digne datela.

23 Beraz baldin eure oblazionea eramaiten baduk aldarera, eta han orhoit bahadi ezen hire anaieak baduela zerbait hire kontra,

24 Utzi ezak han eure oblazionea aldare aitzinean, eta habil. Lehen apointa adi eure anaierekin, eta orduan ethorririk presenta ezak eure oblazionea.

25 Aizén adiskide eure partida kontrastarekin fitetz, harekin bidean aizeno, ez emón eure partida kontrastak jujeari, eta jujeak ez emón sarjeantari, eta presoinean ezar ez adin.

26 Egiaz erraiten drauat: ez aiz ilkhiren handik, renda diroano azken pelata.

27 Enzun ukhan duzue ezen lehenagokoéi