Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/53

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


17 Orduandanik has zedin Jesus predikatzen, eta erraiten: Emenda zaitezte, ezen hurbil da zeruetako resumá.

18 Eta Jesusek Galileako itsas aldean zabilala, ikhus zitzan bi anaie, Simon, Pierris erraiten dena, eta Andriu haren anaiea, egoizten zutela sarea itsasora (ezen peskadore ziraden).

19 Eta dioste: Zatozte ene ondoan, eta eginen zaituztet giza peskadore.

20 Eta hek bertan utzirik sareak jarreiki izan zaizkan.

21 Eta handik aitzinago iraganik, ikhus zitzan berzerik bi anaie, Jakes Zebedeoren semea, eta Joanes haren anaiea, unzi batetan bere aita Zebedeorekin, bere sarén adobatzen ari ziradela, eta dei zitzan.

22 Eta hek bertan unzia eta bere aita utzirik jarreiki izan zaizkan.

23 Eta inguratzen zuen Galilea guzia Jesusek, haién sinagogetan irakasten ari zela, eta resumako Ebanjelioa predikatzen zuela, eta sendatzen zuela eritasun mota guzia, eta langore mota guzia populuaren artean.

24 Orduan jo zezan haren famák Siria guzia, eta presenta zietzoten gaizki zeuden guziak, eritasun dibersez eta tormentaz edukiak, eta demoniatuak, eta lunatikoak, eta paralitikoak; eta sendatzen zituen.

25 Eta jendetze handi jarreiki zekión Galileatik, eta Dekapolistik, eta Jerusalemetik, eta Judeatik, eta Jordanaz berze aldetik.