6 Eta diotsó: Baldin Jainkoaren Semea bahaiz, egotzak eure burua beherera. Ezen skribatua duk, ezen kargu emanen drauela hizaz bere Aingeruei, eta bere eskuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ez adinzát.
7 Erran ziezón Jesusek: Berriz skribatua duk: Eztuk tentaturen eure Jainko Jauna.
8 Berriz hura du eramaiten deabruak guzizko mendi gora batetara, eta erakusten drautza munduko resuma guziak eta hetako gloriá.
9 Eta diotsó: Hauk guziok emanen drauzkiat, baldin ahozpez adora banezak.
10 Orduan diotsó Jesusek: Habil Satan, ezen skribatua duk: Eure Jainko Jauna adoraturen duk, eta hura bera zerbitzaturen duk.
11 Orduan utziten du hura deabruak. Eta huná, Aingeruak ethor zitezen, eta zerbitzatzen zuten hura.
12 Eta enzun ukhan zuenean Jesusek, ezen Joanes presonér zela, retira zedin Galileara.
13 Eta utzirik Nazaret, ethor zedin eta habita Kapernaum itsas aldekoan, Zabulongo eta Nefthalingo bazterretan,
14 konpli ledinzát Esaias Profetáz erran izan zena, zioela:
15 Zabulongo lurrá eta Neftalingo lurrá itsasorako bide aldean Jordanaz berze aldetik, Jentilén Galileá,
16 Populu ilhunbean zetzanak argi handi ikhusi ukhan du, eta herioaren rejionean eta itzalean zeunzanei argi altxatu izan zaie.