diagu justizia guzia. Orduan utzi zezan egitera.
16 Eta Jesus batheiatu zenean, bertan ilkhi zedin uretik. Eta huná, ireki izan zaizkan zeruak, eta ikhus zezan Jainkoaren Spiritua uso-kolunba baten gisán jausten eta haren gainera ethorten.
17 Eta huná boz bat zerutik, zioela: Haur da ene Seme maitea, zeinetan neure atsegin ona hartzen baitut.
KAP. IIII.
1 Krist desertuan barur egin ondoan Satanez tentatu. 11 Eta Aingeruez zerbitzatu. 17 Predikatzen hasi. 18 Gero Pierris eta Andriu, Jakes eta Joanes deithurik. 23 Ebanjelioa du Galilean predikatzen eta eri anhitz sendatzen.
1 Orduan Jesus eraman zedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinzát.
2 Eta barurtu zituenean berrogei egun eta berrogei gau, finean gose zedin.
3 Eta ethorririk harengana tentazaleak erran zezan: Baldin Jainkoaren Semea bahaiz, errak harri hauk ogi egin ditezen.
4 Baina hark ihardesten zuela erran zezan: Skribatua duk: Ezta gizona ogi beretik biziko, baina Jainkoaren ahotik ilkhiten den hitz orotarik.
5 Orduan hura du eramaiten deabruak Zibitate saindura, eta du ezarten tenpleko pinakle gainean.