bere bekhatuak konfesatzen zituztela.
7 Ikhusirik bada anhitz Fariseuetarik eta Saduzeuetarik ethorten ziradela haren baptismora, erran ziezén: Bipera kastá, nork abisatu zaituzte hira ethortekoari ihes dagiozuen?
8 Egin itzazue bada fruktuak emendamenduaren digneak.
9 Eta eztezazuela presumi zeurok baithan erraitera, Abraham dugu aita, ezen badiotsuet, Jainkoak harri hautarik ere Abrahami haur suszita ahal diezakeola.
10 Bada ja aizkorá arborén errora ezarria da; beraz arbore fruktu onik egiten eztuen guzia pikatzen da eta sura egoizten.
11 Egia da, nik batheiatzen zaituztet urez emendamendutara. Baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, zeinen zapatén ekharteko ezpainaiz digne. Hark batheiaturen zaituzté Spiritu Sainduaz eta suz.
12 Bere bahea bere eskuan du, eta garbituren du bere larraina, eta bilduren du bere ogi bihia granerera, baina lastoa xoil erreren du behinere hiltzen ezten suan.
13 Orduan ethor zedin Jesus Galileatik Jordanera Joanesgana, harenganik batheia ledinzát.
14 Baina Joanesek hagitz enpatxatzen zuen hura, zioela: Nik behar diat hireganik batheiatu, eta hi ethorten aiz enegana?
15 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezón: Utzak oraingotz, ezen hunela konplitu behar