dibinoki adbertiturik retira zedin Galileako bazterretarát.
23 Eta hara ethorririk habita zedin Nazaret deitzen den hirian: Profetéz erran izan zena konpli ledinzat, ezen Nazareno deithuren zela.
KAP. III.
1 Joanesek penitenziá eta Kristen ethortea predikatzen. 4 Joanesen beztidurá eta biandá. 6 Bekhatuén konfesionea. 7 Joanesek Fariseuak reprotxatzen. 8 Penitenziazko fruktuak. 9 Abrahamen haur. 10 Aizkorá arbore erroan. 11 Urez eta Spiritu Sainduazko Baptismoa. 12 Bahea eskuan, lastoa surako, eta bihia granererako. 13 Krist batheiatu.
1 Bada denbora hartan ethor zedin Joanes baptista, predikatzen zuela Judeako desertuan,
2 eta zioela: Emenda zaitezte, ezen zeruetako resumá hurbil da.
3 Ezen haur da Esaias Profetáz erran izan zena, zioela: Desertuan oihuz dagoenaren boza da, Aphain ezazue Jaunaren bidea, zuzen itzazue haren bideskák.
4 Joanes hunek bada zuen bere abillamendua kamelu biloz, eta larruzko gerrikoa bere gerrunzean inguru, eta haren biandá zen othiz eta basa eztiz.
5 Orduan ethor zedin harengana Jerusaleme eta Judea guzia, eta Jordanaren inguruko komarka guzia.
6 Eta batheiatzen ziraden harenganik Jordanean,