KAP. V.
3 Dohatsuak zein diraden. 13 Apostoluak deitzen lurreko gatz eta munduko argi. 14 Mendi gaineko zibitatea ezin estal, eta nehork ez kandela bizia gaitzurupean ezarten. 16 Obra onak. 17 Krist zertara ethorri. 19 Fidelen eginbidea. 21 Hiltzekáz, gaitzerizteaz, adulterioaz. 29 Eskuineko begiaz eta eskuaz. 31 Senhar-emaztén separazioneaz. 33 Ez injuriatzeko. 39 Injuria sufritzeko. 44 Etsaiak onhesteko, eta persekutatzaleakgatik othoitz egiteko. 48 Perfekzionea.
1 Jesus bada ikhusirik jendetzeak, igan zedin mendi batetara, eta jarri zenean hurbildu izan zaizkan bere diszipuluak.
2 Eta bere ahoa irekirik irakasten zituen, erraiten zuela:
3 Dohatsu dirade spirituz paubreak, zeren haién baita zeruetako resuma.
4 Dohatsu dirade nigarrez daudenak, zeren hek konsolaturen baitirade.
5 Dohatsu dirade emeak, zeren hek lurra heretaturen baitute.
6 Dohatsu dirade justiziaz gose eta egarri diradenak, zeren hek aseren baitirade.
7 Dohatsu dirade miserikordiosoak, zeren haei miserikordia eginen baitzaie.
8 Dohatsu dirade bihotzez xahu diradenak, zeren hek Jainkoa ikhusiren baituté.
9 Dohatsu dirade bakea prokuratzen dutenak, zeren hek Jainkoaren haur deithuren baitirade.