Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/46

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren izena Emmanuel, zein erran nahi baita hanbat nola “Jainkoa gurekin”.

24 Lotarik iratzarturik bada Josefek egin zezan Aingeruak manatu zeraukan bezala, eta har zezan bere emaztea.

25 Eta etzezan hura ezagut, bere lehen semeaz erdi zedino, eta dei zezan haren izena Jesus.


KAP. II.

1 Krist Betlehemen jaio 11 eta Orientetik ethorri Zuhurrez adoratu. 13 Gero Josefek hala manamendu ukhanik Jesus eta haren ama Maria harturik Egiptera ihes egiten. 16 Herodesek haur xipiak hiltzen. 21 Josef ama-semekin Egiptetik itzulirik, Nazaretera ethorten.

1 Jaio zenean bada Jesus Betlehem Judeakoan rege Herodesen denborán, huná, Zuhurrak Orientetik ethor zitezen Jerusalemera,

2 zioitela: Non da Juduen rege jaio dena? Ezen ikhusi dugu haren izarra Orientean, eta ethorri gara hura adora dezagunzat.

3 Bada rege Herodes enzunik hori trubla zedin, eta Jerusaleme guzia harekin.

4 Eta bildurik Sakrifikadore prinzipal guziak eta populuaren Skribák, informa zedin hetarik non Krist sortzeko zen.

5 Eta hek erran ziezoten: Betlehem Judeakoan, ezen hunela skribatua duk Profetáz,

6 Eta hi Betlehem Judako lurrá, ezaiz