15 Eta Eliudek enjendra zezan Eleazar. Eta Eleazarek enjendra zezan Matan. Eta Matanek enjendra zezan Jakob.
16 Eta Jakobek enjendra zezan Josef Mariaren senharra, zeinaganik jaio izan baita Jesus, zein erraiten baita Krist.
17 Bada Abrahamganik Dabidgananoko jenerazione guziak, dirade hamalaur jenerazione. Eta Dabidganik Babilonerat eraman izan ziraden arteranokoak, hamalaur jenerazione. Eta Babilonerat eraman izan ziradenetik Kristgananokoak, hamalaur jenerazione.
18 Bada Jesus Kristen sortzea hunela izan da. Ezen Maria haren ama Josefekin fedatua zela, hek elkhargana gabe, izorra eriden zedin Spiritu Sainduaganik.
19 Orduan bere senhar Josefek, zeren justo baitzen eta ezpaitzuen hura difamatu nahi, sekretuki utzi nahi ukhan zuen.
20 Baina gauza hauk gogoan zerabiltzala, huná, Jaunaren Aingerua ager zekion ametsetarik, zioela: Josef Dabiden semeá, ez aizela beldur eure emazte Mariaren hartzera, ezen hartan konzebitu dena, Spiritu Sainduaganik duk.
21 Eta erdiren duk seme batez eta deithuren duk haren izena Jesus. Ezen hark salbaturen dik bere populua haien bekhatuetarik.
22 Bada haur guzia egin izan da, Jaunak Profetáz erran ukhan zuena konpli ledinzát, zioela:
23 Huná, birjina bat izorra izanen da, eta