Judako gobernadorén arteko xipiena, ezen hireganik ilkhiren duk, Israel ene populua bazkaturen duen gobernadorea.
7 Orduan Herodes sekretuki Zuhurrak deithurik informa zedin hetarik dilijentki, izarra agertu izan zaien denboraz.
8 Eta hek Betlehemerat igorririk, erran ziezén: Joanik informa zaitezte dilijentki haurtxoaz, eta eriden dukezuenean, jakin erazi iezadazue, nik ere ethorririk adora dezadan hura.
9 Hek bada regea enzunik parti zitezen. Eta huná, Orientean ikhusi ukhan zuten izarra haién aitzinean joaiten zen, haurtxoa zen lekhuaren gainera ethorririk geldi zedino.
10 Eta izarra ikhusirik bozkario handiz boz zitezen hagitz.
11 Eta etxera sarthurik eriden zezaten haurtxoa bere ama Mariarekin. Eta ahozpez adora zezaten hura, eta bere thesaurak desplegaturik presenta zietzoten estrenák, urhe, enzensu, eta mirrha.
12 Eta dibinoki ametsetan adbertitu izanik ez litezen Herodesgana itzul, berze bidez retira zitezen bere komarkarát.
13 Bada hek retiratu eta, huná, Jaunaren Aingerua agertzen zaió Josefi, dioela: Jaikirik har itzak haurtxoa eta haren ama, eta ihes egik Egiptera, eta aizen han nik darrakeadano, ezen Herodesek bilhaturen dik haurtxoa hiltzeko.
14 Josefek bada iratzarri eta, har zitzan