harzara ikhusiren zaituztet, eta zuen bihotza alegeraturen da, eta zuen alegranzá eztu nehork edekiren zuetarik.
23 Eta egun hartan ez nauzue deusez interrogaturen. Egiaz egiaz erraiten drauzuet, ezen zer ere eskaturen baitzaizkiote ene Aitari ene izenean, emanen drauzuela.
24 Oraindrano etzarete deus eskatu ene izenean; eska zaitezte, eta rezebituren duzue, zuen alegranza konplitua denzát.
25 Gauza hauk konparazionez erran drauzkizuet; baina ethorten da ordua ezpainaitzaizue gehiagorik konparazionez minzaturen, baina klaroki neure Aitaz minzaturen bainaitzaizue.
26 Egun hartan ene izenean eskaturen zarete, eta eztrauzuet erraiten ezen nik othoitz eginen draukadala Aitari zuengatik.
27 Ezen Aitak berak maite zaituzte, zeren zuek ni maite ukhan bainauzue, eta sinhetsi baituzue ezen Jainkoaganik ilkhi naizela.
28 Ilkhi naiz Aitaganik, eta ethorri naiz mundura; harzara utziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.
29 Diotsate bere diszipuluék: Huná, orain klaroki minzo aiz, eta konparazionerik batre eztuk erraiten.
30 Orain bazeakiagu ezen badakizkiala gauza guziak, eta eztuk mengoa nehork interroga azan. Hunezaz diagu sinhesten, ezen Jainkoaganik ilkhi aizela.
31 Ihardets ziezen Jesusek: Orain sinhesten duzue?