32 Huná, ethorten da ordua, eta ja ethorri da, barreiaturen baitzarete batbedera zein zuenetarát, eta ni neuror utziren bainauzue. Baina ez naiz neuror, ezen Aita enekin da.
33 Gauza hauk erran drauzkizuet, nitan bake duzuenzat. Munduan aflikzione ukhanen duzue, baina auzue bihotz on: ni munduari garaithu natzaio.
KAP. XVII.
1, 10 Kristen othoitzá. 2 Bizitze eternala. 4 Kristek Jainkoaren obra konplitu. 9 Kristek Apostoluakgatik othoitz egiten. 13 Kristen bozkarioa. 14 Apostoluak munduaz gaitzetsi. 25 Jainkoa munduak ez ezagutu.
1 Gauza hauk erran zitzan Jesusek, eta goiti zitzan begiak zerurát, eta erran zezan: Aitá, ethorri duk orena, glorifika ezak eure Semea, eure Semeak ere hi glorifika ezanzát.
2 Nola eman baitraukak bothere haragi guziaren gainean, hari eman drauzkioán guziei, bizitze eternala eman diezenzát.
3 Eta haur duk bizitze eternala, hi euror ezagut ezaten Jainko egiazko, eta Jesus Krist hik igorri duana.
4 Nik glorifikatu aut lurraren gainean; akabatu diat egiteko eman draután obrá.
5 Eta orain glorifika nezak hik, Aitá, euror