Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/432

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ere enzun baituke erranen du, eta ethorteko diraden gauzák deklaraturen drauzkizue.

14 Hark nau glorifikaturen, ezen enetik harturen du, eta deklaraturen drauzue.

15 Aitak dituen gauza guziak, ene dirade: halakotz erran drauzuet ezen enetik harturen duela eta deklaraturen drauzuela.

16 Denbora guti bat, eta ez nauzue ikhusiren; eta berriz denbora guti bat, eta ikhusiren nauzue, ezen ni banoa Aitaganát.

17 Erran zezaten bada haren diszipuluetarik batzuk elkharren artean: Zer da erraiten draukun haur: Denbora guti bat, eta ez nauzue ikhusiren; eta berriz denbora guti bat, eta ikhusiren nauzue? Eta: Ezen ni banoa Aitaganát.

18 Erraiten zuten bada: Zer da erraiten duen haur denbora guti bat? Eztakigu zer erraiten duen.

19 Ezagut zezan bada Jesusek ezen interrogatu nahi zutela, eta erran ziezén: Elkharren artean hunezaz galdez zaudete, zeren erran baitut: Denbora guti bat eta ez nauzue ikhusiren; eta berriz denbora guti bat eta ikhusiren nauzue.

20 Egiaz egiaz erraiten drauzuet: nigar eta lamentazione eginen duzue zuek, eta mundua bozturen da; eta zuek triste izanen zarete, baina zuen tristiziá konbertituren da bozkariotara.

21 Emazteak ertzen denean dolore du, zeren haren ordua ethorri baita. Baina erdi denean haurtxo batez, gehiagorik ezta doloreaz orhoit, bozkarioz, zeren gizon bat mundura jaio daten.

22 Zuek ere bada orain tristizia duzue, baina