ukhanen baitu zerbitzu egiten draukala Jainkoari.
3 Eta gauza hauk eginen drauzkizue, zeren ezpaitute ezagutu Aita, ez ni.
4 Baina gauza hauk erran drauzkizuet zuei, ordu hura ethorri datenean, orhoit zaiteztenzat hezaz, ezen nik erran drauzkizuedala: badarik ere gauza hauk hatseandanik eztrauzkizuet erran, zeren zuekin baininzén.
5 Baina orain banoa ni igorri nauenaganát, eta zuetarik nehork ez nau interrogatzan: Norat oha?
6 Baina zeren gauza hauk erran drauzkizuedan, tristiziák bethe du zuen bihotza.
7 Baina nik egia erraiten drauzuet: behar duzue ni joan nadin, ezen baldin joan ezpanadi, Konsolazalea ezta ethorriren zuetara; baina baldin joan banadi, igorriren dut hura zuetara.
8 Eta dathorrenean hark benzuturen du mundua bekhatuz eta justiziaz eta jujemenduz.
9 Bekhatuz diot, zeren ezpaitute ni baithan sinhesten.
10 Eta justiziaz, zeren neure Aitaganát joaiten bainaiz, eta gehiagorik ez nauzue ikhusiren.
11 Eta jujemenduz, zeren mundu hunetako prinzea kondemnatu baita.
12 Oraino anhitz gauza dut zuei erraiteko, baina ezin egar ditzakezue orain.
13 Baina dathorrenean hura, Spiritu egiazkoa, diot, hark gidaturen zaituzte egia guzitara, ezen ezta minzaturen bere buruz, baina zer